miércoles, 9 de marzo de 2016

AURKEZPENA

Kaixo lagunak!

Nire blogger honetan LH 5. mailako gelan lantzeko materia eta haren propietateen unitate didaktikoa aurkituko duzue. Espero dut bertan aurkitutako baliabide nahiz informazioa zuen gustokoa izatea.
Eskerrik asko

Rubén

GAIAREN ANTOLAKUNTZA



Make your own mind maps with Mindomo.

MATERIA ETA HAREN PROPIETATE OROKORRAK

MATERIA ETA HAREN PROPIETATEAK
Masa duen eta espazioa hartzen duen guztia da materia.


Materiaren propietateak:




  1. Propietate orokorrak: Masa eta bolumena.
  2. Propietate espezifikoak: Dentsitatea, kolorea, gogortasuna…


PROPIETATE OROKORRAK:
·       Masa:

-         Gorputz batek duen materia kantitatea da.

-    Kilogramoa (Kg), gramoa (g), tona (t) dira unitateak masa neurtzeko.
·       Bolumena:

-         Gorputz batek hartzen duen espazioa da.

-         Litroa (l), mililitroa (ml)  dira unitateak bolumena neurtzeko.

Masa eta Bolumenaren arteko diferentzia

MATERIA ETA HAREN PROPIETATE ESPEZIFIKOAK

PROPIETATE ESPEZIFIKOAK:


A) Dentsitatea: Masaren eta bolumenaren arteko erlazioa da.  
B) Kolorea, usaina eta zaporea.
C) Gogortasuna: erresistentzia zulatzeko edo  marratzeko.
D) Hauskortasuna: hausteko gaitasuna.
E) Elastikotasuna: deformatzeko eta jatorrizko formara itzultzeko duen ahalmena.
F) Disolbagarritasuna: likido batean disolbatzeko duen ahalmena
G) Eroankortasuna elektrikoa: elektrizitatea transmititzeko ahalmena.
        H) Eroankortasuna termikoa: beroa transmititzeko ahalmena

BIDEOAK

Hona hemen bideo interesgarriak gehiago jakiteko.
Bideo hauek ikusi eta gero, egin zure koadernoan laburpen bat ideia inportanteenekin.


MATERIAREN ALDAKETAK


Materia ez dago beti berdin, aldatu egiten da naturaren eta gizakiaren jardueren eraginez. Materian gertatzen diren aldaketak izan datezke:
  • Aldaketa fisikoak.
  • Aldaketa kimikoak.
Gehiago jakiteko, egin klik hemen

EGOERA-ALDAKETAK.




Gehiego jakiteko: